XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ZUIA IBARRAARTZALLUZ`tar Joxe Mari`k.
ARABA`k ba-ditu toki eder eta txoko polit ugari; oietako bat, zalantzarik gabe, Zuia ibarra dugu.
Aukera ederra, benetan, Euskalerriko bazterrak ezagutzeko.
Izan ere, gure ingurua bakarrik ezagutzen dugu ta orrekin pentsatzen dugu Euskalerri osoa ezagutzen dugula.
Udara aldean ez dakit norako bideak artzen ditugun bazterrak ezagutu nairik.
Zergatik ez etxetik asi?.
Zeaztasun batzukAraba erki edo probintziaren Iparraldean dago Zuia ibarra.
Iparraldetik Bizkaia, Arna ta Gorbea mendiak; Sortaldetik Altuna, Aiurdin eta Arrato mendiak; Egoaldetik Badaia mendia, ta Sartaldetik Basagutxi mendia ta Basaude ta Altube errekak ditu muga bezala.
Zuia ibarrak 123,12 km2 ditu, au da, 12.312,50 ektarea; auetatik 2.500 nekazaritzarako ta beste guztiak aberegintzarako.
Mendi-lurrei begiratuz Araba`ko udaletxerik aundiena da Zuia`koa; laugarrena, berriz, lurrez.
1.525 biztanle ditu ta Murgia da uriburu nagusia.
Zuia ibarra aspaldi batean urpotzu aundi bat omen zan.
Badirudi Noe`ren Kutxa Kantabria`n gelditu zala ta Patriarka onen ondorengoak Zuia ibarra aukeratu bere bizi-toki.